XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRIMIÑEZ...

UZTURRE

Igez argitaratu zan Elkano'tzazko liburu bat.Ongi ornitua eta apaina.Englanderaz.

Bere egillea Mairin Mitchell.

Euskaldun batek etzuan jarriko su aundiagorik.

Liburu asieratik azkeneraino gauza bat somatzen da: euskaldunak maitagarri zaizkiola egilleari.

Elkano'rengandik ote datorkio Mairin Mitchell'eri euskaldunenganako gainbera goxo ori edo ta euskaldunengadik ote datorkio Elkano'renganako zaletasuna?

Bost ajola. Liburua ortxe dago: Elkano'rengan eusko-abenda zarrari buruzko goralpen biotzkorra.

Sortu zan amaika esanbear igaz gizonak eginiko lenengo illargia lurretik abiatuta eguratseruntz joan zanean.

Etzan gutxigotarako. Arrigarrizkoa zan eta sorginkontua zirudin.

Eta alare, geienok bagenekigun zer edo zer aldez aurretik...

Lilluragarriagoa izan zan orduko gizonentzat 1.522'gn. urteinguruan gertatu zana.

Inork ez baizun eskero kosmografoak edo izan ezik: itxasoz munduari bira eman...

Arrigarri da, dio egilleak, ordutik onera lareun urtetik gora joan dira, eta gertakizun ura zala-ta oraindik idazteke zegon englanderaz liburu bat.

1.951'gnez englanderriko Jaialdiak asi ziranean norbaitzuk begi-aundi geratu ziran: munduari lenengoz bira eman zion gizonaren izena ezagun zitzainak alegia; lenengoko biralari bezela Drake'ren izena ageri bai zan.

Drake ez baina, ez al zan Magallanes izan? , galdegin zun norbaitek.

Egilleak darraikio: Etzan ez bat eta ez bestea.

Euskaldun itxas-kapitan bat izan zan; Elkano'tar Juan Sebastian'ek amaitu zun lenengoz 1.522'gnez.mundu bira.

Victoria zan itxas ontziaren izena.

Auxe degu ba itxas-edestian gertakizunik gogoragarriena eta goralpenak bidez okertu ziran.

Egilleak dionez British Museum era joan zan xeetasun billa.

Bazuan Elkano'tzaz erderaz idatzitako liburu eder baten berri.

Berau eskatu zizun.

Arri-eginik geratu zan: ogeitamar urtez atzetik argitaratua zan alegia liburua eta oraindik bere orrialdeak irikitzeke zeuzkan...

Arrazoi dizu ordea Mairin Mitchell'ek Elkano'ri dagozkion xeetasunak ez daude agertokietan, itxaso-zabalean eta bere jaioterrian baizik.

Getari'ra jo zun ba eta an murgildu zan paper zar artean aldi berean euskaldun jendearekin ezur da mami eginik.

Getari'ri ez dio ezerk bere biotzik desein; Elkano'ren egunetakoa dizu.

Aldaketa gutxi izan da an etxeen itzura izan ezik.

Elkano'k itz egin zun euskera bera ere antxe dago gaurko egunean.

Agian ez da ordun aina entzuten baino bizirik dago.

Gure mendi-erriak garo usaia dariote.Getari'k krexalaren usaia dario eta sudur zuloetatik biotzera sartzen zaigu.

Elkano'ren izenari josia dago Victoria itxas-ontziarena eta au bera gure basoetako seme da.

Getari'n etorri Elkano mundura eta Zarautz'ko itxasbazterrean murgildu lenengoz munduari bira eman zion itxas-ontzia.

Urteen buruan izan dituzte amaika asarre Getari eta Zarautz'ko semeak baino gaur asarrerik ez dago: joan ziran egunen zakonean ainetatu ziran.

Getari'k aintza eta ohore egin dizkio Elkano'ren izenari.

Zergatik ez dira zarautztarrak saiatzen oroipengarri bat sortu erazteko? San Pelayo auzoan bear luke oroipengarri onek itxasoari begira edo itxasoan bertan; auzo ontan itxasoratu bai zan lenengoz Victoria 1.515 ' garrenez...

Bestalde, oroitzapen berezia izan zizun Elkano'k berak azken egunetan San Pelayo auzoa zala-ta.

Bere bizitz azken egunetan biotz begi-ninietan zerabilkin inolaz ere San Pelayo'ko baseliza: urrezko dukat bat utzi zion bere azken naiean.